Ormaiztegiarrak beti gogoratuko du iazko urtea Tourreko etapa bat irabazi zuelako. Gure azterketa gastronomikoa egiten diogu Bahrein-Merida taldera abiatu baino lehen.

Ion Izaguirre

  • Zein janaria botatzen duzu faltan atzerrian zaudenean?
  • Atzerrian nagoenean janari asko botatzen ditut faltan, eta horietako bat patata tortilla da. Egia esan lasterketan gaudenean elikadura garbia jan izan ohi dugu. Gozoa, beraz, ez da gure eguneroko elikaduran sartzen, hori ere gustura jango nukeen arren.
  • Nori prestatuko zenioke afari berezi bat?
  • Nire neska lagunari prestatuko nioke afari berezia, bera baita egunero nirekin dagoena eta elkarrekin igarotzen ditugu momentu txar zein onak. Lehendabizi lanperna batzuk jarriko nizkioke, ondoren urdaiazpiko on bat 5J-koa. Gero bisigu eder bat prestatuko nioke bere refrito eta guzti. Azkenbururako berriz, etxean egindako gazta tarta goxo bat eta ondo bukatzeko Moet Chandon kopatxo bat. Dena ardo botilla on batez lagunduta, noski.
  • Erosketak, ¿gertuko komertzioetan edo merkatal guneetan?
  • Egia esan gustokoa dut inguruko komerzioetan erostea baina egia da baita erosketa handiak egiterakoan supermerkatu handietara joaten naizela.
  • Suposatzen dut txirrindulariek gosari bapoak egingo dituzuela. Zertan datza zurea normalean?
  • Segun eta ze lasterketa edo entrenamendu mota daukadan, ondoren gosari mota bat edo beste bat egiten dut. Lasterketa dudanean, arroz txuria jan ohi dut eta segidan olo esne pixkat zerealekin. Etxean nagoenean ogi txigortua urdaiazpikoarekin eta laranja zukua, kafetxo batez lagundua.
  • Amonaren baserriko oilaskoa daukat buruan, ordutik ez dut horrelakorik probatu.
  • Amak edo amonak espezialitaterik ba al dute?
  • Inoiz bisitatu duzun jatetxerik onena?
  • Jatetxe onak bat baino gehiagotan egon naiz, baina badut bat buruan momentuagatik, tokiagatik eta konpainiagatik berezia izan zena: Laua jatetxea da, Langarika herrian dagoen jatetxe txiki bezain xarmanta, bertako jana ezeberdina da eta egia esan asko disfrutatu nuen.
  • Lasterketa baino lehen zer hartzen duzu?
  • Beti kafetxo bat hartu ohi dut,  ohitura bat bezala bihurtu da.
  • Denboraldian murgilduta ez zaudenean, jateko kapritxoren bat ematen al diozu zeure buruari?
  • Denboraldia amaitzean gorputzari lasaitasun pixkat ematea gustatzen zait eta urtean zehar jaten ez ditudan elikagaiak jateko garaia iristen da. Nire ahultasuna Nutella jatea da, hasten naizenean ezin naiz gelditu, goilararekin jatea gustatzen zait, ezer gabe.