Goenkale telesailan ezagutu genuen aktore tolosarra ‘Aundiya’ pelikularen filmazioa amaitu berri du. Aukera ona aingerua edo deabrua den jakiteko

01152012208

Iturria: josebausa.blogspot.com

-Inoiz autoritatearekin arazorik izan al duzu?

Bai, noski. Amarekin askotan  izan ditut tirabirak. Zeinek, ez ba? Ta bestela ba ere bai…Baina agian hobe kontatzen ez baditugu, ordu txikitan izandakoren bat…

Noizbait jatetxe edo taberna batetik ordaindu gabe alde egin duzu?

Bai, merezi  izan dutenean bai. Eta gazteak ginenean gero tabernetan bost ardo gehiago edan ahal izateko. Trastada txikiak, inportantziarik gabekoak.

Hala ere sinpa-rik hoberena nere lagun batek Tas-Tas izeneko taberna batean egindakoa izan zen. Bi gintonic eskatu zituen, 12 euro zirela esan zioten, eta nere lagunak potsikotik bi euro atera zituen, barra gainean utzi eta begirada serioa bota zion zerbitzariari esanez: “hau da dagoena txikito, hartu eta ixildu”. Horrelakorik egiteko dut nik oraindik merezi duten tokitan (ez zen oso ejemplorosoa izan nere laguna,e? ) Nik hori sekula ez.

-Gehiegi gustoko ez duzun norbait ikusten duzu kaletik. Agurtzen duzu edo beste espaloira pasatzen zara?

Beste espaloira. Eta okerrena da antzeman egiten zaidala etzaidala gustatzen.

-Nocilla edo Nutella?

¿Rubias o morenas? ¡Es que vaya preguntas! Bati entzun nion… “Amo el chocolate  y el chocolate me ama a mí”… A ze egia!

-Konfesatu daiteken maniarik ba al daukazu?

Puntuala iristearen mania dut, eta ez banaiz iristen neure buruarekin haserre jartzen naiz. Makarroiak zorti minutuko kokzioa izaten dute, gehiago ez. Mendira telefonorik gabe beti.

-Lagunen edo familiakoen urtebetetzeak gogoratzen dituzu ala ahazten zaizkizu? Zer motatako aitzakiak jartzen dituzun hori gertatzen denean?

Beti gogoratzen naiz, gertukoenak bai behintzat. Egunero jaikitzen naiz esanez… “Ekainak 11, zer da gaur? Norbaiten urteak?

-Etxe-aldaketetan laguntzeko prest ala bizkarreko mina duzu bapatean?

Indar gutxikoa naiz, ni abituallamentutarako beti prest, de aguador, bestela laguntza gutxi.

Telefono deiren bat ez erantzuteko asmatu duzun arrazoirik xelebreena

Ez ditudala zenbaki ezezagunak hartzen, mendian ikusi dudala deia eta gero ahaztu zaidala deitzea… Buffff… Badakizu, ni eta mobila ez gara oso lagunak.